Victor Bravo Euskal Senatari Abertzaleen Taldekideak Goi Ganberako talde guztien laguntasuna erdietsi du EAJk Leioako udalari agindutako diru laguntasunaren gaineko mozioa aurkeztu duenean. Bravok gogoratu duenez "oraingo gobernuak PP alderdiaren gobernuaren erabakiak onartu zituen, hau da, 1999, 2000 eta 2001 urteetako aurrekontuetarako kultura zentroa eraikitzeko agindu ziren 1.800.000 euroak bermatu zituen. Dena dela, orain arte, Udalak 690.000 euro baino ez ditu hartu eta kopuru hori oso urrun dago agindutako 1.800.000 eurotatik" gaineratu du bozeramaile jeltzaleak.
Lanak 2004 urte erdian amaitu ziren. Bravok aditzera eman duenez, "horrelako jarduerek kalte handia egiten diote udalerriaren orekari. Horregatik Espainiako Gobernuak bere egitekoa bete behar du ahalik eta arinen, hitzarmenak betetzeko egiten baitira".