Getxoztarrek nola birziklatzen duten jakiteko, galdeketak egingo dituzte bihar Telletxen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 7a, 00:57

Getxoko Udaleko Ingurumen Arloak hilabete amaieran aurrera eramango duen kontzientziazio kanpainaren protagonistak izango dira udalerriko auzokideak. Bide horretan, ostiral honetan, Algortako Telletxe plazan jarriko den karpan, birziklapenari buruzko informazioa izango da ikusgai. 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etik eta 19:30era zabalik egongo den gune horretan birziklapenari buruzko galdeketak egingo dituzte, hala nola, etxeetan egiten den birziklapena, nola birziklatzen den eta horretarako arrazoien inguruan informazioa biltzeko. Gainera, karpan inkestatutako pertsonei argazki bat ateratzeko baimena ere eskatuko diete, informazioaz gain, irudia kanpainaren oinarrizko euskarria izango baita. Ekimenaren helburua herritarrak ingurumena zaintzearekin zerikusi zuzena duten gaietan parte hartzea da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun