Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Gidan Uribe Kostako talde guztiek bere lekua izango dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 7a, 15:08
Gaztesarea eta Euskal Herriko Gazte Asanbladen Koordinadorak amaitutzat jo dute Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Gida, gaur bertan Gaztesareak plazaratu duen mezu baten bidez. Gazte atariak zoriondu ditu Euskal Herri osoan zehar gida egiteko bere laguntza eman duten guztiak eta esku artean izateko abendura arte itxaron behar izango dela iragarri du, gida Durangoko Azokan kaleratuko baita. Azkenean, 118 izango dira bertan azalduko diren gazte asanbladak, tartean Uribe Kostako bostak. Bestalde, bizkaitarren eta gipuzkoarren norgehiagoka nabarmena izan da, kostaldeko bi herrialde horietan gidan azaltzen diren Euskal Herriko gazte asanbladen %64 kokatzen baita, 38na gazte asanblada, alegia. Berriz, gazteen artean asanblearismoa zaletu gutxien omen duen herrialdea Zuberoa da, gazte asanblada bakarrarekin. Gidan, "gaztetxeak, gazte asanbladak, gazte taldeak, okupazio kontaketak, desalojoak, gazte egunak, borrokarako grina, kontaktatzeko moduak, proiektuak, aldarrikapenak eta ametsak" topa daitezke, Gaztesarearen arabera. Argazkian, Uribe Kostako Gazte Asanbladen Koordinadoraren aurkezpena.
Gaiaren inguruko berriak:

Gida gorpuztu dugun denon artean, zorionak! (Gaztesarea)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun