...herritarrek behin eta berriro agertu zutela gurari hori eta Euskal Herrirako goi mailako hezkuntzako erakunde egokia nahi zutela, euskal kulturaren berezitasunak eta euskal gizartearen premiak aseko zituenak?. Nola garatu daiteke euskal kultura euskararik gabe? Euskaldunak gehiengo diren unibertsitate honetan soilik %35ak hartu dezake ikasgairen bat euskaraz. Zein curriculum mota garatzen da berton? Bestalde euskal jendartearen zein premia asetzen ditu egungo UPV-EHUk? Zein ekarpen egin ditu galtzear dagoen Euskal Herriko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren inguruan? Eta nola da posible hizkuntza gutxitu bat duen herriko unibertsitateak ez izatea soziolinguistikako karrerarik? Zein ekarpen egin ditu euskararen bizi-irauteari dagokionean? Eta Euskal Herriko gatazka politikoari buruz? Edota Zuberoaren populazio galeraren harira?
UPV-EHU al da benetan herritarrek eskatzen zuten unibertsitate eredua? Ezin da esan unibertsitate horretan isilpean lanean haritu diren ikasle eta irakasleen ekarpena makala izan ez denik, baina zein erraztasun jarri die UPV-EHUk eguneroko lan horretan?
Euskal Unibertsitatetik oso urruti
Gure erakundeari Euskal Herriko Unibertsitatea deitzeko erabakia izen aldaketa baino gehiago, aspaldiko proiektu baten gauzapena izan zen: 1936an sortutako eta Gerra Zibilaren oldarrak handik gutxira desagerrarazitako Euskal Unibertsitatearena, hain zuzen? Gure ustez UPV-EHU oso urruti dago Euskal Herriak behar duen Euskal Unibertsitatetik! Zein legitimitate du bere buruari Euskal Unibertsitatearen ondorengotza esleitzeko, espainolez jardun, Euskal Herri osoa aintzat hartu ez eta herritarren beharrei uko egiten dien unibertsitateak?
Guzti honegatik Euskal Herriak Bere Eskolako kideen ustetan oraingo ikasturtean ere ez dugu ezer ospatzeko eta hori dela eta hainbat ekitaldi eta ekimen antolatuko ditugu aurrerantzean Euskal Herriko zazpigarren unibertsitatea izango den Euskal Unibertsitate baten alde!
Euskal Herriak Bere Eskola
http://www.euskaleskola.org/
Gaiaren inguruko berriak:
Euskal Herria bere eskola eraikitzen - Gaztesarea.net (2005 Ira 30)