Hispanitatearen egunari aurrea hartuko dio Sare Antifaxistak Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 7a, 21:13

Bihar, zapatua, urriak 8, Hispanitateak 513 urtez sorturiko "errepresio eta genozidioa" gogoan izango du Sare Antifaxista taldeak. Horregatik, hispanitate, kapitalismo, faxismo eta arrazakeriaren kontrako jaialdi aldarrikatzailea den Hispanitate egun berezia antolatu du Leioako Udondo gaztetxean. Egitaraua arratsaldeko 15:00etan hasiko da herri bazkariarekin, baina antolatzaileek ahal dela aurretik izena ematea eskatu dute, horretarako lekuak Udondo eta Bilboko La espuela tabernak direla. Bazkal ostean "El pueblo navajo" bideoa ikusi ahal izango da. Azkenik, eta gaua hasteko, Abra Kadaver eta Pozo Septiko taldeek joko dute 21:00etatik aurrera, eta tartean zozketa eta hainbat ezusteko izango dira. Bestalde, Antifaxista Sareak azarorako Bilboko Kukutza gaztetxean burutuko dituen Topaketa Antifaxistak iragarri ditu.

Gaiaren inguruko berriak:

Jaia eta antifaxismoa... Udondo gaztetxean (Sare Antifaxista)

Topaketa antifaxistak (Sare Antifaxista)

Topaketa antifaxistak azaroaren 18tik 20ra arte Bilboko Kukutza gaztetxean (Euskalherria.info)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun