LABeko egoitzan pasa den asteburuan ezezagunek atea txikitu, bulegoan sartu, bertatik ordenagailu bat eraman, inguruko papera multzotan jarri eta gasolinaz busti ostean gelari su eman ziotela salatu dute gaur prentsa ohar baten bidez Getxoko Udaleko eta Eskumaldeko LABek. Jasotako erasoaz gain bi kontu nabarmendu dituzte sindikalista abertzaleek: alde batetik, "inkontrolatuek" eraikineko giltzaren bat zeukatela, asteburuetan udaletxea ixten delako, baina sarraila ez zuten bortxatu; beste aldetik, LABek salatu du "bestelako gertaerekin egin ohi dutenaren aurka" Udaleko agintariak ez direla sindikatuko ordezkariekin harremanetan jarri, ez dutela salaketa publikorik egin eta iragan den astelehenean lokala garbitzen eta ate berria jartzen agintzera mugatu direla; "moral bikoitza eta erabateko interes ezarekin" jokatu dute, LABen arabera.