Perretxikoak ikusi eta dastatzeko aukera egongo da bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 8a, 18:40
Bizkaiko Mikologia Federazioak antolatuta, IV. Perretxiko Erakusketa egingo dute igande honetan, 10:00etatik aurrera, Gorlizko Iberre auzoko San Pedro plazan. Besteak beste, aurreko egunetan basoetan hartutako perretxikoak, denak ondo sailkatuak jendeak ezagutu ditzan, egongo dira ikusgai goiz osoan zehar. Aldi berean, IV. Gazteen Perretxiko Lehiaketa ospatuko da bertan. Txapelketa horretan, perretxikoak sailkatzeko trebetasuna erakutsi beharko dute neska-mutilek. Azkenik, basoetako jaki gozo horiekin egindako pintxoak dastatzeko aukera egongo da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gorlizko Kultur Etxearen laguntzaz antolatutako jardunaldietan. (Argazkian, Cantarellus cibarius perretxiko ale batzuk / www.picoseuropa.net).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun