Besteak beste, "Ez dugu ezer ospatzen. Euskal Unibertsitatea behar dugu" irakur zitekeen parkartaren atzean batu ziren 30 bat gazte, Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) erakundeak deituta. Horretaz gain, "irakaslego propioaren alde" egin zuten elkarretaratzea EHUtik kaleratutako sei irakaslek, "Autonomiaren alde. Irakaslego propioa. Despidorik ez!" lelotzat hartuz. Azkenik, "soldata duina" aldarrikatzeko batu ziren LAB eta EILAS langile erakundeetako hogei lagun inguru.
Gaiaren inguruko berriak:
Perez Iglesiasek unibertsitateen autonomia sustatzeko eskatu du - Berria (2005 Urr 07)
IAk eta EHBEk euskal ikasleen eskubideak aldarrikatu dituzte - Berria (2005 Urr 07)