Urriaren 11n, 12:15ean, BBVA Erakustaretoan (San Nikolas plaza, 4 - Bilbo), Carlos Saurak (argazkian) EHUko Arte Ederren Fakultateko 18. Erakusketa bisitatuko du. Saura erakusketako artista gonbidatua da. Bertan, zinegilearen zenbait lanekin batera, Arte Ederren titulazioko Ikusentzun espezialitateko azken ikasturteko ikasleen bideoinstalazio eta programazio bideografikoak erakusten dira. Ikasle horietariko batzuk bisitan egongo dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!