Dena dela, "beste arazo bat" agertu zaiola ere aipatu dute. "Langraitzeko Zuzendaritzatik jakinarazi diotenez, urriaren 24an epaiketa bat dauka Kordoban, berak jarritako salaketa batengatik, eta datorren astean-edo bertara eraman beharko dute. Kartzelarien aurkako hainbat salaketa eginak dituenez, ez daki oraindik epaiketa hori zeini dagokion", azaldu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Hala eta guztiz ere, abokatuek epaiketa hori atzeratzea eskatuko dute, "holako kasuetan egin ohi den bezala", bitartean behar duen arreta medikoa jaso dezan, gaineratu dutenez.
Anjel Figueroarekin batera, Andoni Muñoz de Vivar urduliztarra eta beste bi euskal preso politiko gehiago ere badaude Langraitzeko 4. moduloan. "Anjelen egoera medikoa kontutan hartuta sartu dute bertan, modulo hori bizimodu normaleko modulo izanik, bere gainean duen 1. graduaren aplikazioa aldi batean bertan behera utziaz", argitu dute Etengaben.
Gaiaren inguruko berriak:
Kordobako espetxetik atera dute Anjel Figueroa (2005 Urr 04)
Anjel Figueroa preso algortarraren osasun egoera larria da (2005 Ira 29)