 Hezkuntza Fisikorako Euskal Institutua edo, beste era batean esanda, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea (IVEF-SHEE) joan den astelehenetik dago Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) baitan. Integratze prozesu horren kariaz, "Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea" izena hartu du. Zentro berriak Soin Hezkuntzako Euskal ErakundeakGasteizen duen egoitza (argazkian) mantenduko du eta fakultatean irakatsiko den ikasketa-plana, orain arte bezala, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien lizentziatura lortzekoa, orain arte IVEF-SHEEn irakatsitako bera izango da. Titulazio honek 2005-2006 ikasturterako duen plaza-muga 92 ikaslekoa izango da lehenengo ikastarorako eta sarrera berriko 10 plaza bigarren ziklorako.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!