Gaur egun, alde horretan ez dago estolderiarik. Egitasmoaren baitan, sare hori jartzeko asmoa dago, urte batzuk barru Gasitua auzoak estolda sarea edukiko duela kontuan izanda, , udal arduradunek jakinarazi dutenez. Euria biltzeko, estolda-zuloak ipiniko dira, PVC materialezko hodiekin, galtzada azpian doan sare nagusiari lotuak
Argiteria
Argiztapen sareari dagokionez, Gasituarako bidearen ondotik doan aireko sarea lurperatzeko asmoa dago, urbanizazio obrak egingo diren tartean. Horretarako, 250 watteko farolak jartzeko aukera aztertuko da, zutabe zuzenekoak, 4 metroko altuerakoak, 20 metrotik 20 metrora, gidariek hobeto ikus dezaten.
Lanak 137.529,62 euroko aurrekontuarekin egingo da. Obra hau egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiari dirulaguntza eskatuko zaio. Eta bukatzeko epea 5 hilabetekoa izango da, esleitzen den egunetik aurrera.