Ohar honen bitartez, herri ekimen honek gaur, urriak 8, UKBERRI agerkari digitalean argitaraturiko prentsa artikulua dela eta, hurrengoa argitu nahi du: lehendabizi, bertan guk adierazitakoak bezala agertzen diren guztiak ezin ditugu herri ekimen gisa gure egin, herri ekimen anitza izanik, pertsona batzuen iritzia ez baita, aipatu artikuluan adierazten diren guztietan, kolektibo osoaren iritzia. Bigarren, herri ekimen gisa helburu zehatz eta argiak ditugula zehaztu nahi dugu, sinadura bilketari dagozkion helburu zehatzak (tasa zehatz bi aldaraztea), herritar guztiontzat izan behar diren zerbitzu publikoen alde egin, eta hiri hondakin solidoei dagokionez errausketaren aurkako eta bilketa selektibo zein hondakin organikoak konpostatzearen aldeko jarrera zabaltzea. Azkenik, sinadura bilketa aurrera doala baieztatu nahi dugu.