"Amnistiaren Aldeko Batzordeen lagun" izatea egotzi dio Zarraoari Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 22a, 14:29

"Legez kanpo utzitako Amnistiaren Aldeko Batzordeen lagun izatea" egotzi dio EAJ, EA eta EB-Berdeak alderdiek osatutako Udal Gobernu Taldeari Getxoko PPk, aipatu erakundeari "lizentziarik ez duen lokala zabalik edukitzen uzten diolako". Marisa Arruek ziurtatu duenez, "lokal horren egoera ilegala dela baieztatu digute udal agintariek. Hala ere, momentuz ez dute esku hartuko, euren egoera arautzeko bi hilabete epea eman dietelako". "Zarraoa alkatearen erradikalismoaren eta ETAren inguari etengabe egiten dizkion fabore eta laguntzen beste adibide bat baino ez da hau", salatu du prentsa ohar bidez.

Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak azaldu duenez, "astearteko Hirigintza batzordean jakinarazi zitzaigun 1934ko lizentzia badagoela, Asociacion Nacionalista Vasca erakundearen izenean; eta 1996an elkarte berberak jarduera lizentzia berria eskatu zuela. Hala ere, azken hau gelditurik dago udaletxean behar zen informazioa aurkeztu ez zutelako". Zantzu guztien arabera, Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoari buruz ari da zinegotzi popularra.

"Zarraoa alkatearen gobernu taldeak legez kanpo utzitako Amnistiaren Aldeko Batzordeekin daukan faborezko tratua salatu beharrean gaude Getxoko popularrok; inolako lizentzia gabe ari baitira euren lokalean. Gainera, ezin dugu ezikusiarena egin, egoera ezagutu arren, esku hartu eta lokala ixten ez duenean Zarraoak", adierazi du Arruek.

Gaiaren inguruko dokumentuak:

Amnistia tabernari buruzko datuak asteartean jakinaraziko ditu Getxoko Udalak (2005 Abe 15)

"Algortako Amnistia taberna jomugan"

Eztabaida luzeak eragin zituen Amnistia tabernaren inguruko mozioak azaroko Getxoko Udal Batzarrean (2005 Abe 14)

Getxoko PPk "ETAren inguruko" Amnistia tabernari buruzko informazioa exijitu du (2005 Abe 14)

PPk 205eko azaroaren 25eko Udal Batzarrean aurkeztutako mozioa (gif)

PPk 2004ko urtarrilaren 22an Udal erregistroan aurkeztutako galderak (gif)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun