Bake epailea izateko lehiaketa ireki da Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 11a, 00:05

Erandioko bake epaitegiko titularra izateko interesa duen edonork bere burua aurkeztu ahal izango du, bihartik aurrera, elizateko udaletxean dagoen Idazkaritza Sailean. Izan ere, Bizkaiko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu duhorri buruz Mikel Arieta-Araunabeña Erandioko alkateak idatzitako iragarkia. Idazkian, kargua lau urterako izango dela eta aurkezteko hainbat betekizun daudela zehazten da. Hasteko, norberaren burua aurkezteko epemuga urriaren 28a izango da eta, horretaz gain, adin gainekoa zein Espainiako Estatuko nazionaletatea izatea beharrezkoa da. Bestalde, iragarkian alkateak zehazten duen moduan "epaile kargua betetzeko legez ezarritako ezgaitasun eta bateraezintasun baldintzak bete behar dituzte interesatuek". Espediente osoa Idazkaritza Sailean jaso daiteke. Argazkian, Erandioko Udaletxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun