Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uribe Kostako beste ikastetxeetan ez bezala, bihar Sopelako Ander Deuna ikastolan eta Getxoko Aixerrota institutuan ikasteko aukera izango da. Izan ere, "jai egun arrotza" den Hispanitatearen Egunari intsumisioa egiteko eskualdeko ikasleak zentro horietara joateko eta klaseak hartzeko deitu ditu Ikasle Abertzaleak erakundeak. Horretarako, goizeko 10:00etan hasiko diren herri-eskolak antolatu ditu ikasle sindikatuak. IAren aburuz, urriaren 12a da "Pilarika eta Guardia Zibilaren eguna... inposizioa eta Espainiaren eguna, hain zuzen ere" eta data horretan "ez dugu zer ospatu". Bihar Hego Euskal Herrian gutxienez 32 herri eskola burutuko direla iragarri du IAk.
Uribe Kostako herri eskolen egitaraua:
Ander Deuna ikastola (sopela)
10:00etan, "Igeltsera bizirik" Igeltsera gaztetxeari buruzko bideo-emanaldia eta hitzaldia.
11:00etan, eskupilota txapelketa.
12:00etan, barreterapia.
12:30ean, bertso, euskal dantza, malabare eta tinbal tailerrak.
Aixerrota institutua (Getxo)
10:00etan, nortasunari buruzko ariketa praktikoak eta hitzaldia.
11:45ean, eztabaidak: "euskal gazteriaren papera gizartean" eta "jai arrotzei intsumisioa".
12:15ean, kirola eta euskal dantzak.
14:00etan, herri-bazkaria, 3 eurotan.
16:00etan, jokuak: mimika, antzerkigintza, eta abar.
17:30ean, bertso emanaldia.
18:15ean, kontzertua inguruko taldeekin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.