Hamazortzi urte bitarteko ikasleentzako euskarazko ipuin lehiaketa deitu du Uribe Kostako Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 11a, 21:58

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko udalerrietako eskoletan ikasten duten 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilez gain, bertokoak izanda ere, Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Gorliz, Sopela eta Urdulizetik kanpora ikasten dutenek ere parte hartu ahal izango dute aipatu erakundeak antolatutako ipuin lehiaketaren zortzigarren edizioan. Lanok euskaraz idatzita eta argitaratu gabekoak izan beharko dira. Ipuinak emateko azken eguna azaroaren 9a izango da.

Besteak beste, ipuin lehiaketan bost maila ezarri ditu Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, eta horien araberakoa izango dira lanen luzeera eta sarien zenbatekoa:

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak:
Lanen luzeera: gutxienez orri 2, gehienez 3.
1. saria: 135 euro material didaktikoan.
2. saria: 110 euro material didaktikoan.
3. saria: 85 euro material didaktikoan.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak:
Lanen luzeera: gutxienez orri 2, gehienez 4.
1. saria: 135 euro material didaktikoan.
2. saria: 110 euro material didaktikoan.
3. saria: 85 euro material didaktikoan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak:
Lanen luzeera: gutxienez orri 2, gehienez 5.
1. saria: 160 euro material didaktikoan.
2. saria: 135 euro material didaktikoan.
3. saria: 85 euro material didaktikoan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak:
Lanen luzeera: gutxienez orri 3, gehienez 6.
1. saria: 160 euro.
2. saria: 135 euro.
3. saria: 85 euro.

17 eta 18 urte bitartekoak:
Lanen luzeera: gutxienez orri 4, gehienez 7.
1. saria: 210 euro.
2. saria: 160 euro.
3. saria: 110 euro.

Nola eman

Orri bakoitza alde bakar batetik idatzita egon beharko da. Gainera, idazlanok mekanografiatzekotan letra mota eta neurri hauek izan beharko dute: Universal, Arial edo Times New Roman / 11 edo 12 puntu / lerro tartea: 1,5.

Lanean ez da egilearen daturik jarriko, izenburua bakarrik. Kartazal itxi batean sartuko dira egilearen datuak: izen-abizenak, adina, telefono zenbakia, NANren fotokopia, helbidea, lanaren izenburua, ikasmaila eta ikastetxearen izena eta telefono zenbakia, hurrenez hurren. Kartazal horren azalean, idazlanari jarri zaion izenburu berbera agertu beharko da.

Nora eraman

Ipuinak emateko azken eguna azaroaren 9a izango da. Helbide honetara bidali beharko dira:

Uribe Kostako VIII. ipuin lehiaketa
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea, Euskara Zerbitzua.
Gatzarriñe, 2-4
Larrabasterra
48600 Sopela

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako kultur etxeetan ere utzi ahal izango dira: Barrikako Kultur Etxea, Berangoko Kultur Etxea, Gorlizko Kultur Etxea, Lemoizko (Armintza) Kultur Etxea, Plentziako Kultur Etxea (Goñi Portal), Sopelako Kultur Etxea (Hall Kulturala) eta Urdulizko Kultur Etxea.

Bestalde, saritutako lan guztiak antolatzaileen esku geratuko dira. Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eurak argitaratzeaz arduratuko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun