Berangoko Udala lonjetan etxebizitzak egitea aztertzen ari da jada

Ezker Batua-Berdeak taldeak proposatutakoari erantzunez, eraikinen behekaldeko lokaletan etxebizitzak egitea arautuko duen ordenantza berria kaleratzeko, "Berangon ekainetik lanean" dabiltzala adierazi dute tokiko agintariek, prentsa ohar bidez. "Etxebizitza batek 50 metro koadroko gutxieneko azalera izan behar duela agintzen duen udal-ordenantza foru-araudira egokitzea aztertzen ari gara, azken horrek gutxieneko azalera 35 metro koadrokoa izan behar dela diolako. Herriko lonja gehienak ez dira lehen aipatutako 50 metro koadrora heltzen", azaldu du Miren Dobaran alkateak (argazkian). Bere hitzetan, "horrelako etxebizitzak egiteko aukera eman ahal izatea da gure asmoa, zenbat eta jende gehiagok etxea eduki dezan".

Atzo bertan egin zuen osoko bilkura Berangoko udalbatzak. Oorain egun batzuk iragarri zuen Ezker Batua-Berdeak taldeak, lonjetan etxebizitzak egitea ahalbidetuko duen udal-ordenantza berria eskatzeko, Sopela eta Berangoko udaletan mozio bana aurkeztuko zituela. Gauzak horrela, Dobaranek adierazi zuenez, "dagoeneko lokal guztiak bisitatu ditut, horien egoera aztertu eta etxebizitzak egiteko egokienak direnak aukeratzeko".

Gaiaren inguruko berriak:

Sopela eta Berangoko lonjetan etxebizitzak egitearen alde dago Ezker Batua (2005 Urr 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun