Bihar abiatuko dira Getxoko XXIII. Antzerki Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 13a, 21:27

Vaiven antzerki taldearen "Nasdrovia Chejov" lanak (argazkian) emango die hasiera, ostiral honetan, Getxoko XXIII. Antzerki Jardunaldiei. Emanaldia 20:00etatik aurrera izango da, Algortako Getxo Antzokian, euskaraz. Sarrerak 9 euroren truke, 7 euro gazte txartela dutenentzat eta erretiratuentzat, daude salgai jada Teleka bidez edo 94 431 03 10 / 94 491 40 80 telefono zenbakietara deituz. Antzokian bertan ere egongo dira eskuragarri. Horretaz gain, bihar bertan ere "Carbon Club" kale antzerkia eskainiko du Markeliñek, 22:00etatik aurrera, Algortako San Nikolas plazan.

Biharamunean, urriak 15, "Nasdrovia Chejov" antzezlanaren gaztelaniazko bertsioa eskainiko du Vaiven taldeak, 20:00etatik aurrera, Getxo Antzokian.

Gaiaren inguruko berriak:

Udazkenarekin batera antzerkia heldu da Getxora (2005 Urr 05)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun