"Mass of the children" obraren aurkezpenerako sarrerak agortu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 13a, 23:28

Bilboko Euskalduna Jauregian agortu dira urriaren 23an aurkeztuko den John Rutter-en "Mass of the children" (Haurren meza) obraren emanaldirako sarrerak. Kontzertua urriaren 23an izango da, eta Leioa Kantika Korala, Uribe Kostako herri horretako San Juan Bautista Abesbatza, Leioako Orkestra Gaztea, Svetla Krasteva sopranoa eta Jesus Maria Garcia Arejula baritonoa arituko dira, Margarita Lorenzo de Reizabalen zuzendaritzapean.

"Mass of the children", abesbatza mistorako, haurren abesbatzarako, orkestra eta soprano eta baritono bakarlarientzako eginiko obra bat.

John Rutter konpositore ingelesak idatzi duen obra berriena da, 2002ko bukaeran eta 2003ko hasieran konposatua. New Yorkeko Carneggie Hall-en estreinatu zen 2003ko otsailean, eta "Misa brevis" (Kredorik gabe) eran idatzita dago. Halaber, ospe handiko testu poetiko ingelesak gehitu zaizkio.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun