Pertsona bat zauritu da gaur goizean Sopela udalerri parean, furgoneta batek eta auto batek BI-2122 errepidean talka egin dutenean, Plentziarako norabidean, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Auto-istripua gaur goizeko 8:40an gertatu da Volkswagen furgoneta baten eta Peugeot 406 baten artean. Ibilgailu bateko gidaria barruan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Ondoren Gurutzetako ospitalera eraman dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.