Uribe Kostan ehun ikaslek egin zioten intsumisioa Hispanitatearen Egunari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 14a, 12:52

Ikasle Abertzaleak erakundeak emandako datuen arabera, Getxoko Aixerrota institutuan 90 ikasle eta Sopelako Ander Deuna ikastolan beste 10 batu ziren, urriaren 12an, "jai egun arrotza" den Hispanitatearen Egunari intsumisioa egiteko. Hain zuzen ere, Uribe Kosta eskualdean, ikasleak zentro horietara joateko eta klaseak hartzeko deitu zituen IAk. Goizean goizetik, klasera joan ziren neska-mutilak, antolatuk ziren hitzaldi, tailer, eztabaida nahiz jolasetan parte hartzera. (Argazkia: Gaztesarea.net).

Ikasle Abertzaleak erakundearen oharra:

Aurtengoan ere ehundaka ikaslek erantzun dio IAren klasera joateko deialdiari, bigarren hezkuntza eta unibertsitatean. Herri eskolak antolatu dira hegoaldeko lau herrialdeetan, eta eskualde gehienetan. Gustu guztietarako egitarauak eta ekintzak, eta hainbat ikastetxe eta fakultate zabaldu dira. Mobilizazioak ere egin dira, hainbat herri eta hiritan. Beste urte batez, hispanitateari intsumisioa egin diogu ikasleok!

Gaiaren inguruko berriak:

Euskal ikasleek ehunka ikastetxe ireki dituzte urriaren 12an (Gaztesarea.net)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun