Hainbat laguntza izango dituzte Berangoko familia ugariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 14a, 15:46

Berangoko udalbatzak urriaren 10eko osoko bilkuran onartutakoaren arabera, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan %90ko hobaria izango dute herriko familia ugariek, "beti ere aipatu etxebizitza ohiko bizilekua bada". Laguntza eskuratu ahal izateko Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen Familia Ugariaren Titulua eduki behar izango dute eskatzaileek. Hain zuzen ere, azaroaren 30era arte dago zabalik eskaerak aurkezteko epea. Beste alde batetik, Berangoko kultur aretoek antolatzen dituzten ikastaro eta tailerretan %50eko beherapena izango dute herriko familia ugariek. Eustat EAEko Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera, 60 dira Berangoko familia ugariak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun