Nafarroa Oinez jaialdiko zirkuituak Etxarri Aranezetik gertu dauden Ziordia, Altsasu, Olazti eta Urdiain herriak hartuko ditu. Antolakuntzak sei gune eta erdi prestatu ditu eta bertan, besteak beste, Koma, Sagarroi, Jauko Barik, Leihotikan, Karidadeko Benta, Batukada, Elektrotuna, Briganthya, Anje Duhalde, Niko Etxart eta Sustraiak entzuteko aukera izango da. Bestalde, Nafarroa Oinezek kanta ofiziala kaleratu du, Castillo Suarezek idatzitako eta Ataka Kolorez taldeak musikatutako Lanera abestia (mp3).
Argibide gehiagorako:
Nafarroa Oinezen egitaraua
Itzubaltzeta / Erromoko Gazte Enbata konpartsak datorren urriaren 16an ospatuko den Nafarroako ikastolen jaialdira joateako autobusa jarriko du. Izena eman nahi duenak gaur eta bihar egin ahal izango du, jesarlekuak amaitu arte, Itzubaltzeta gaztetxean. Horretarako ordutegia arratsaldeko 17:30etik 20:00etara izango da eta bidaia-txartela 6,5 euroen truke eskuratu ahal izango da. Igandean, irteera Sabeco supermerkatuan izango da goizeko 9:30ean.