Oraindik ere, Sopelako Udalak Eusko Jaurlaritzari utzitako lurretan egingo diren pisuak nola izango diren zehatz-mehatz ez dakiten arren, Zaldun bi etxebizitza-bloke eraikiko dituzte, behekoaz gain, beste bi solairutakoak. 9.1 eremuan ere bina bloke egingo dituzte. Baina zonalde horretakoek hiru solairu izango dituzte, behekaldekoaz gain. Gainera, Zaldun, etxebizitzez gain, erabilera publikoko hainbat lokal ere jarriko ditu Udalak.
Asteleheneko zozketaren emaitzak ezagutu nahi izanez gero, Etxebidederen webguneko (www.etxebide.info) Berriak sailean egongo dira ikusgai, astelehenean argitaratuko baituzte etxebizitzen esleipendunak suertatu diren lagunen zerrenda.
Urriaren 17an zozketatuko dira, Sopelako metro geltokitik hurbil, trenbidea eta Olabide kalearen artean dagoen 9.1 eremuan egingo dituzten babes ofizialeko 46 etxebizitzak; eta Sipiri kaleko plazatik –"balearen parkea" izenarekin ezaguna– hurbil dagoen Zaldu zonaldeko gainontzeko 29ak. Horietako bat eskuratu ahal izateko 300 lagun baino gehiagok eman dute izena