"Goizetik... otoitzean" izeneko artikuluan Elezkanok bera eta elizkide batzuek 2000. urtetik aurrera egindako jardueren berri ematen du. Aipatzen duenez, literalki kopiatutako salmoekin hasi ziren, halabaina "urteak pasatu ahala, esamolde batzuk apur bat 'gogorrak', jendearentzat zailak, suertatzen zitzaizkigun eta horregatik moldaketa batzuk egiten ibili gara eta baita errepikatzen ziren salmo batzuk ordezkatzen ere". Orain ikasitako guztia eskaini diete inguruko fededun katolikoei: "atara dogun fruitua, nahiz eta txikia izan, eskaintzen deutsuegu guztioi, eta igarri ondoren zelakoa da otoitzearen garrantzia fede bidean proposamen bat egiten deutsuegu, zuok ere ikasi eta egin dagizuen".
Ikastaroa 2006ko urtarrilaren 28an, larunbata, izango da, 10:00ak eta 13:00ak bitartean. Izena emateko abenduaren 16ra arte Itzubaltzeta / Erromoko elizara deitu daiteke, astelehenetik ostiralera arte, eta 11:00ak eta 13:00ak bitartean. Telefonoa 944 637 298 da.