Ostiralean desagertutako Aintzane Garai barrikoztarra hilik agertu omen da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 17a, 18:16

Pasa den ostiralean Bakio inguruan desagertutako Aintzane Garai (argazkian) 26 urteko gaztearen gorpua aurkitu omen dute eguerdian, EAEko Herrizaingo Sailak 13:30ak aldera senideei jakinarazi dienez. Lehenengo informazioen arabera, eta baieztapen ofizialik gabe, Aintzaneren lagunak izan dira neska gorpu bat topatu dutenak, Aintzane Garairen kotxetik hamar bat kilometrora, Bakio eta Lemoiz artean dagoen Andiño itsaslabarrean. Barrikoztarra ostiralean desagertu zen, bere familiak hurrengo egunean salatu zuenez. Izan ere, etxetik ostiraleko 22:00ak aldera irten zen Bakiorantza, baina 23:00etan berarekin Bakioko gasolindegi batean hitzordua zeukan mutil-lagun ohiak Aintzane ez zela agertu deklaratu du hainbat bider Ertzaintzaren aurrean. Berriz, neskaren kotxea Bakioko industrialde batean, hitzorduko lekutik 300 bat metrora, agertu zen larunbatean bertan. Seat Ibizaren barruan Aintzaneren jaka eta poltsa zeuden.

Horren ostean, asteburu osoan zehar senideak, lagunak, Barrikako hainbat bizilagun eta Ertzaintzako erreskate-taldeak lurrez, itsasoz eta airez Bakio eta Matxitxako arteko lurraldea miatzen ibili dira. Era berean, ertzainek Aintzanek sakeleko telefonoan jasotako deiak ikertu dituzte.

Hainbat komunikabidek Zeberioko Laura Orue edota Bilboko Virginia Acebesen erailketekin, biak 1999an gertatuak, konparatu dute Aintzane Garairen kasua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun