Aintzane Garairen mutil-lagun ohia atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 17a, 21:20

Ertzaintzako poliziek M.H.B. 24 urteko gaztea atxilotu dute arratsaldean "Aintzane Garairen erailketan ustez nahastuta" egoteagatik, EAEko Herrizaingo Sailaren Prentsa Bulegoak baieztatu duenez. Orain dela hiru urtera arte Aintzane Garairen mutil-laguna izandakoa Gernika-Lumon atxilotu dute eta une honetan ertzain-etxean dago atxilotuta. Momentuz, prentsa oharrean Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera M.H.B.-ren egoeraren berri eman diote kasuaren ardura duen Gernika-Lumoko Instrukziorako epaitegiari. Aintzaneren senideek komunikabide ezberdinei esandakoaren arabera, familiak "oso inkongruentetzat" jo du M.H.B.-k azaldutako bertsioak.

Gaiaren inguruko berriak:

Aurkitutako gorpua Aintzane Garairena dela egiaztatu dute

Ostiralean desagertutako Aintzane Garai barrikoztarra hilik agertu omen da
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun