Endika Lejarzegik Madrilen zuen epaiketa bertan behera gelditu zen atzo

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 18a, 12:53

"Endika Lejarzegi preso algortarra joan zen ostiralean eraman zuten Espainiako Auzitegi Nazionalera eta bertan jakinarazi zioten gaur epaiketa izango zuela, ETAri laguntzea leporatuta", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatzen du gaztearentzat, sumario berri hori dela eta. "Bere abokatuak ere egun horretan jakin zuen epaiketa horren data. Eta, dirudienez, Ibon Fernandez Iradi eta Urtzi Murueta –Berangokoa– epaiketara deitu ez dituztelako utzi dute bertan behera epaiketa", errepresioaren aurkako erakundeko kideek azaldutakoaren arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun