Orkatz Gallastegirentzat 30 kartzela zigorra eskatzen dute biharko epaiketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 18a, 13:15

Asteazken honetan bertan epaituko dute, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Orkatz Gallastegi preso berangoztarra. Fiskalak 30 urteko kartzela zigorra eskatzen du gaztearentzat, ETAk hildako Jose Maria Lidon epailearen gaineko informazioa Urtzi Muruetari –Berangokoa ere bai– eman ziola leporatuta. Horretaz gain, hildakoaren familiarrei milioi bat euroko kalte-ordaina ematea ere eskatzen diote. Beste alde batetik, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoraren bitartez salatu duenez, "Europa Press agentziak bere egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalaren akusazioak", Orkatz Gallastegi, Albaro Arri "Muni" eta Endika Lejarzegiren epaiketen gainean zabaldu duen albistean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun