Ostegun eta astelehenean ditu epaiketak Albaro Arrik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 18a, 13:41

Albaro Arri Pascual "Muni" preso algortarrak epaiketa bana izango du urriaren 20an eta 24an, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Etengabe.org Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak iragarri duenez. Fiskalak 237 urteko espetxe zigorra eskatzen du lehenengoan eta 700 urte bigarrenean, ETAk Madrilen egindako bi ekintzetan parte hartu izana leporatuta. Atzo Endika Lejarzegiren epaiketa salatu eta haren askatasuna eskatzeko egin bezala, ostegunean eta astelehenean ere protestaldiak deitu dituzte, Albaro Arriren epaiketa dela eta, Algortan egunero Etxeratek elkarretaratzea egiten duen Telletxeko leku berean, 20:00etan.

Gaiaren inguruko berriak:

Urrian hiru auziri egin beharko die aurre Albaro Arri presoak (2005 Urr 03)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun