Atxilotuta jarraitzen du Aintzane Garairen mutil-lagun ohiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 18a, 14:23

Ertzain-etxean dago oraindik M.H.B. 24 urteko gernikarra, "Aintzane Garairen hilketarekin zerikusia duelakoan" atzo arratsaldean atxilotua izan ostean, polizia iturriek baieztatu dutenez. Bien bitartean, ordu honetan Barrikako neskaren gorpuaren autopsia egiten ari dira; Bakio inguruan, itsaslabarren gune batean, aurkitu zuten hilotza, indarkeria eta sexu erasoaren arrastoekin. Auzitegiko medikuen lehenengo azterketen arabera, aurpegian kolpeak eta lepoan eta bularrean labankadak zituen gazteak. Gernika-Lumoko Instrukziorako epaitegiak du kasuaren ardura.

Ostiral gauetik falta zen Aintzane Garai. 22:00ak aldera atera zen etxetik hitzordu batera joateko —lantokiko nagusiarekin zegoela geratuta esan zien etxekoei, baina, agi denez, orain hiru urte arte bikotekide izan zuen M.H.B.rekin zuen hitzordua—. Harrezkero ez zuten neska gaztearen berririk, harik eta atzo eguerdian Bakio eta Armintza artean, itsaslabar batean, hilotz aurkitu zuten arte. Ertzaintza ari zen bilaketa lanak gidatzen, baina Garairen lagunek topatu zuten gorpua. Indarkeria zantzuak zituen.

Handik gutxira 24 urteko M.H.B. atxilotu zuten Gernikan, hilketarekin zerikusia duelakoan. Aurretik ere behin baino gehiagotan galdekatu zuen Ertzaintzak, baina neska ez zela hitzordura agertu azaldu zuen behin eta berriz. Atxilotuta jarraitzen du.

Gaiaren inguruko berriak:

Barrikako Udalak erabateko gaitzespena agertu du Aintzane Garairen erailketaren aurrean (2005 Urr 17)

Aintzane Garairen mutil-lagun ohia atxilotu dute (2005 Urr 17)

Aurkitutako gorpua Aintzane Garairena dela egiaztatu dute (2005 Urr 17)

Ostiralean desagertutako Aintzane Garai barrikoztarra hilik agertu omen da (2005 Urr 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun