Era berean, Getxoko Bilgune Feministak bidalitako prentsa oharrean azaltzen da emakumeen kontrako indarkeria "gaur egungo jendarte antolaketaren ondorio zuzena" dela, "patriarkatuak sortzen dituen erlazio hierarkikoetatik abiatzen dena", eta Aintzaneren bezalako erailketak, "indarkeriaren aurpegirik bortitzena" izaten direla.
Horregatik, Bilgune Feminista "egoerak daukan larritasuna ikustea, ulertzea, salatzea eta aurre egiteko bitartekoak jartzea" denon ardura delakoan dago. Baina hori beharrezkoa izanda ere, ez da nahikoa Bilgunerentzat: "Euskal Herrian emakumeonganako indarkeriari aurrea hartzeko garaia heldu da, bide horretan sexuen arteko harreman bidezkoak eraikitzeko". Azkenik, Bilgune Feministak Emakumeen Eskubideen Kartak parekidetasunaren bidean duen garrantzia azpimarratu du.
Gaiaren inguruko berriak:
Eusko Jaurlaritzak bere dolumina agertu dio Aintzane Garairen familiari
Aintzane Garairen erailketa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute arratsalderako Barrikan
Eusko Legebiltzarreko kideek Aintzane Garairen hilketa salatu dute
Atxilotuta jarraitzen du Aintzane Garairen mutil-lagun ohiak
Barrikako Udalak erabateko gaitzespena agertu du Aintzane Garairen erailketaren aurrean (2005 Urr 17)
Aintzane Garairen mutil-lagun ohia atxilotu dute (2005 Urr 17)
Aurkitutako gorpua Aintzane Garairena dela egiaztatu dute (2005 Urr 17)
Ostiralean desagertutako Aintzane Garai barrikoztarra hilik agertu omen da (2005 Urr 17)
Euskal Herriko Emakume Martxarako Plataformak abian jarritako protokoloari jarraituz, Aintzane Garairen (argazkian) erailketa dela eta kontzentrazioa deitu du biharko, arratsaldeko 19:30ean, Algortako Telletxe plazan, Getxoko Bilgune Feministak. Izan ere, Plataformak emakumeen kontrako indarkeriak sortutako heriotzen baten berri eduki eta 48 ordutara kontzentrazioak egiten ditu Euskal Herri osoan. Talde feminista getxoztarrak salatu du "emakumeonganako indarkeria emakumeon segurtasuna baldintzatzen duen errealitate bat dela, euskal emakumeon bizi eremu guztietan eragiten duen errealitatea" eta emakumeen kontrako indarkeriari aurre eginez erasoei erantzuteko deitu du.