Ezker Abertzaleko plataformek aitortu dutenez, "bere garaian, kritika gogorra egin genion Bizkaiko Aldundiari LZP honi alegazioak aurkezteko momentuan, eragile sozialen partehartzea mespretxatu eta mugarik gabeko lur okupazioan eta hazkunde ekonomikoan oinarritzen zen eredu ez iraunkorra bultzatzen ari zelako". Ildo horretan, "orain azken tramitearen atarian gaudenez, hau da, Gasteizko Gobernuko Lurralde Antolaketa eta Ingurumenaren Departamenduaren behin betiko onarpena emateko zain", Esther Larrañaga sailburuari Bilbo Metropoliko LZP hori atzera botatzeko eskatu zioten.
Herri ekimenen aburuz, "kontuan hartu behar dugu erabaki hau hartzea oso garrantzitsua dela Bilbo Metropoliaren hurrengo belaunaldien garapen iraunkorra eta orekatua lortzeko. Bestela, eskualdeko hiritarren gehiengoaren etorkizuna hipotekatuta geldituko da, EAJ eta EA-ren porlanaren negozioaren kontura".
Gaiaren inguruko berriak:
Getxo Biziak LZPri eginiko 13 alegazioak (Getxo Bizia) (2004 urt 30)
