Ehunka pertsona izan dira Barrikako kontzentrazioan Aintzane Garairen familiarekin elkartasunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko urriaren 18a

Arratsaldeko 20:00etarako Barrikako Udalak deitutako kontzentrazioak Udaletxeko plaza bete jende utzi du. Bertaratutako lagun eta auzokideek, haietako askok ere plazan sartzeko aukerarik ez dutela izan, isiltasun osoz eman dituzte elkarretaratzeak iraun dituen 15 minutuak. Izan ere, soilik familiako lagun batzuk plaza erdira kandela batzuk uztera hurbildu direnean apurtu egin da isilunea, jendeak emozio handiz txalotu baitu. Lelorik eta pankartarik gabe, Udaletxe plazan Barrikako Udal Korporazioa laguntzen izan dira, besteak beste, Javier Madrazo EAEko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua, Juana Iturmendi PPko legebiltzarkidea Gasteizen, Imanol Garai eta Txomin Renteria, Sopela eta Bakioko alkateak, Gemma Zabaleta PSE-EEko exekutibako kidea, Jone Goirizelaia Batasunakoa eta Israel Brull Bizkaiko EAko Antolaketarako idazkaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun