Berrogei bat lagunek salatu dute Algortan Aintzane Garairen erailketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko urriaren 19a

"Emakumeonganako indarkeriari aurre egin! Erailketa gehiagorik ez!" lelopean 40 lagun inguru elkartu dira, Algortako metro geltoki parean, Aintzane Garairen erailketa salatzeko. Barrikako 26 urteko neskaren gorpua astelehenean aurkitu zuten Bakion, indarkeria eta sexu erasoaren arrastoekin, eta berehala atxilotu zuten M.H.B. bere bikotekide izandakoa. Horren aurrean, kontzentrazioa (argazkian) deitua zuen Getxoko Bilgune Feministak gaur iluntzeko zazpi t'erdietarako. Erakundeak salatu duenez, "emakumeonganako indarkeria emakumeon segurtasuna baldintzatzen duen errealitate bat da, euskal emakumeon bizi eremu guztietan eragiten duen errealitatea" eta emakumeen kontrako indarkeriari aurre eginez erasoei erantzuteko deitzen du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun