Aintzane Garairen mutil-lagun ohiak neska hil zuela aitortu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 19a, 23:33

Ikerketa iturriak aipatuz hainbat komunikabidek jakinarazi dutenez, Aintzane Garairen hilketaren egilea dela aitortu du, gaur arratsaldean, haren mutil-lagun izandako 24 urteko M.H.B.k. Antza, gazteak hasieratik emandako bertsioak ezin izan dio eutsi gorpua agertu zen unetik pilatutako ebidentziei. Hedabideen esanetan, erabakiorra izan da M.H.B.ren autoan odol arrastoak aurkitu izana, garbitu zuen arren, eta hasieran zuen koartada deseginda geratu da. Beraz, Aintzane Garairen hilketa erabat argituta gelditu daiteke datozen orduetan, bere mutil-laguna izandakoak epailearen aurrean deklaratzen duenean. Oraingoz, ikerketak sekretupean jarraitzen du eta M.H.B. Gernikako ertzain-etxean jarraitzen du.

Aintzaneren gorpuari egin zioten autopsiaren datuak oso lagungarriak izan dira ikerketa bideratzeko; izan ere, gorpuak indarkeri-aztarnak zituela ikusita, Ertzaintzak mutil lagun ohia atxilotzea erabaki zuen berehala. Neska desagertu eta berehala, senargai ohiak ostiralean neskarekin geratuta zegoela esan zuen, baina agertu ez zenez alde egin zuela. Mutila atxilotu eta ondorengo galdeketetan, hainbat kontraesan nabaritu du Ertzaintzak eta, azkenean, egun hauetan ezagutuz joan diren datu guztiak onartu ditu. Beraz, hasierako bertsioa ezerezean geratu da.

Gaiaren inguruko berriak:

Berrogei bat lagunek salatu dute Algortan Aintzane Garairen erailketa

Ehunka pertsona izan dira Barrikako kontzentrazioan Aintzane Garairen familiarekin elkartasunean (2005 Urr 18)

Aintzane Garairen hilketa salatzeko kontzentrazioa deitu du biharko Bilgune Feministak (2005 Urr 18)

Eusko Jaurlaritzak bere dolumina agertu dio Aintzane Garairen familiari (2005 Urr 18)

Aintzane Garairen erailketa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute arratsalderako Barrikan (2005 Urr 18)

Eusko Legebiltzarreko kideek Aintzane Garairen hilketa salatu dute (2005 Urr 18)

Atxilotuta jarraitzen du Aintzane Garairen mutil-lagun ohiak (2005 Urr 18)

Barrikako Udalak erabateko gaitzespena agertu du Aintzane Garairen erailketaren aurrean (2005 Urr 17)

Aintzane Garairen mutil-lagun ohia atxilotu dute (2005 Urr 17)

Aurkitutako gorpua Aintzane Garairena dela egiaztatu dute (2005 Urr 17)

Ostiralean desagertutako Aintzane Garai barrikoztarra hilik agertu omen da (2005 Urr 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun