Osasuna eta elikadurari buruz arituko dira arratsaldean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 20a, 11:18

Leioako Udaleko Osasun eta Gizarte Zerbitzu Sailak antolatuta, "Osasuna eta elikadura" izenburuko hitzaldia entzuteko aukera izango dute, 18:30etik aurrera, Kultur Leioako hitzaldi aretora hurbiltzen direnek. Andres Bidarte Iturri hizlariaren eskutik, ezaugarri dietetikoei dagokienez, sarrien kontsumitzen diren janariak ikusgai egongo dira bertan. Horretaz gain, "janari horiek ekoizten dituzten enpresen propagandari jaramonik egin gabe, behar bezala aukeratzeari buruz" ere berba egingo du adituak, udal iturriek adierazi dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun