Metroen maiztasuna areagotzea nahi du Sopelako Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 20a, 12:58

Sopela, Urduliz eta Plentziako geltokietatik igarotzen den metro kopurua "ez da nahikoa", EB-Berdeak taldearen ustez. Hori dela eta, Metro Bilbaori zerbitzuaren maiztasuna handiagotzea eskatzeko proposamena egingo diote Sopelako udalbatzari, urriaren 25ean egingo den osoko bilkuran. Horretaz gain, lanegunetako ordutegiaren hasiera 5:00etara aurreratzea eta, egun horietan, zerbitzuak gaueko hamabiak arte iraun dezala ere eskatuko dute. "Laster hamar urte beteko ditu metroak. Ordutik hona, erabiltzaileen kopurua handitu bada ere, ordutegiak eta maiztasunak ez dituzte aldatu", diote Sopelako EB-Berdeek. Horren harira, sinadura bilketa egingo dute larunbat honetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun