Besteak beste, Ramón Alzate EHUko katedradunak eta Jacques Faget Bordeleko Unibertsitateko Zuzenbide doktoreak parte hartuko zuten atzo jardunaldietan, udalerriko agintariekin batera. Gaur, berriz, Cristina Merino GEUZko abokatu eta bitartekariaren eta Bartzelonako Unibertsitateko Salvador Puentesen txanda izango da. Azken egunean, Madrilgo Unibertsitate Autonomotik etorritako Carlos Gimenezek Migrazioa eta Kultur-aniztasunari buruz mintzatuko da; María Munne Bartzelonako Unibertsitateko kideak, azkenik, herri erakunde batetik egin daitekeen bitartekaritzari buruz.
Gaiaren inguruko berriak:
Gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzeko teoria azalduko dute urrian Getxon (2005 Ira, 13)