Aintzane Garairen ustezko hiltzailea espetxeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko urriaren 20a

Aintzane Garairen mutil-lagun ohia eta ustezko hiltzailea espetxean sartu dute Gernikako Instrukziorako 1.go epaitegiko magistratuak arratsaldean horrela erabaki eta gero, Ertzaintzak jakinarazi duenez. M.H.B. 24 urteko gazteak iragan ostiralean desagertu eta astelehenean hilik topatu zuten Aintzane Garairen (argazkian) hilketaren inguruan sei orduz deklaratu du epailearen aurrean. Hainbat komunikabidek filtratu dutenez, badirudi M.H.B.-k Gernika-Lumoko ertzain-etxean Aintzaneren hiltzailea izatea aitortu zuela. Dena den, Ertzaintzak ez du gaztea epailearengana eraman legeak baimentzen duen 72 orduko epea agortu gabe. Bestalde, eitb24.com-en informazioen arabera, Herrizaingo Saila M.H.B.-k Bilbon duen lonja batean aurkitutako urpekaritza-labana Aintzane Garairen hiltzaileak erabilitakoa ote den ikertzen ari da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun