Dominikar Errepublikako Casa Abierta erakundeari emango dio Leioako Udalak Leioa Solidarioa eguneko dirua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 20a, 22:24

Azken bost urteotan aurrera eramandako Dominikar Errepublikarekiko elkartasunezko egitasmoei jarraipena emanez, gaur Leioako Udalbatzarrak Juan Raddamesi, Dominikar Errepublikako Mendebaldeko Santo Domingoko Casa Abierta GKEren arduraduna, harrera egingo dio Kultur Leioako erakusketa aretoan. Iluntzeko 21:00etan ospatuko den topaketan herri bizkaitarrak ekainaren 25ean Leioa Solidarioa izeneko jardunaldian bildutako dirua emango dio Casa Abierta Gobernuz Kanpoko Erakundeari. Bi erakundeen arteko loturaren arduraduna Edex euskal GKE izan da. Argazkian, Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun