Sopelako 75 BOEn zozketan euskara baztertu zela salatu dute Sopela Aurrerak eta SUGAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 20a, 23:11

Sopela Aurrera ezker abertzaleko plataformako kideek iragan den astelehenean Etxebidek burututako 75 Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan euskara "dekoraziorako" hizkuntza gisa erabili izana salatu dute UKBERRI.NET-i egindako adierazpenetan. Sopelako herri kandidaturak gaineratu duenez, Sopelako Udal Gobernuaren jarrera "betikoa" da, "azken hamarkadetan" izan dutena. Sopela Aurreraren arabera, Imanol Garaik zuzentzen duen taldearentzat Euskal Herriko hizkuntza "ez da bizi harremanetarako hizkuntza, dekorazioa baizik". Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladako kideek ere "dena erdaraz izatea" salagarria delakoan daude, "are gehiago hiruko Gobernua eta Eusko Jaurlaritza tartean izanda". Gorrek itzultzaile baten bidez jarraitu ahal izan zuten zozketan, errotulazio gehiena elebidunez irakur zitekeen eta Javier Madrazo sailburuak hasierako azalpen batzuk ere euskaraz eman zituen. Hortik landa, Gaztelako hizkuntza izan zen jaun eta jabe. Argazkian, gorrentzako itzultzailea zozketaren datuak ematen.

Gaiaren inguruko berriak.

Sopelan eraikiko diren 75 babestutako etxebizitzak zozketatu dituzte (2005 Urr 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun