Etxebizitzaren eskubidea ez da bonolotoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 20a, 23:39

Urriaren 17an, babes ofizialeko 75 etxebizitzaren zozketa egin zen Sopelan, etxebizitza baten eskubidea zorte ona edo txarraren pean balego bezala. Gure agintariak, udal zein autonomia mailakoak, pintxo-pintxo atera dira argazkietan eta haien burua goratu dute, baina datu batzuk ezkutatu nahi digute: jadanik 1998an, Sopelako Arau Subsidiarioak ezarri zirenean 870 BOE onartu zirela; eta Lurralde Zatikako Plana eztabaidatu zenean, hirigintza plan berriak kontuan harturik, Sopela Aurrerak aipatutako kopurua 1.000ra igotzea proposatu zuela –proposamen horrek "arrazoi ezberdinengatik" ez zuen jaso ez PNVren ezta IUren babesik–. Hau horrela izanda, 7 urtetako epe eskandalagarriak igaro behar izan du, lehen pausutxo hau emateko eta ahaztu gabe beste bizpahiru itxaron beharko dugula etxe hauetan bizi ahal izateko.

BOEren gutxieneko eraiketa hau ez da txiripaz suertatu. Argi izan dezagun, benetako arrazoiak zeinek diren: alde batetik, PNVren udal agintariek higiezinen agentzien espekulazioari dioten faborezko begirunea eta, bestaldetik, IUk Eusko Jaurlaritzatik daraman hitz jario merkea, milaka BOE eraikitzeko asmoa saltzen Sopelako edozein bazterrean etxebizitzaz itotzearen truke. Gogora dezagun azken ildo honek Greenpeace erakundearen salaketa jaso duela.

Abiada honetan herriko gazteek eta ekonomia eskaseko familia askoren eskubidea Sopelan bizi ahal izateko zorte kontua izango da, bonoloto moduan. Ezkerretik hau onartezina da.

Sopela Aurrera, ezkertiar abertzaleak


Gaiaren inguruko berriak.

Sopelako 75 BOEn zozketan euskara baztertu zela salatu dute Sopela Aurrerak eta SUGAk

Sopelan eraikiko diren 75 babestutako etxebizitzak zozketatu dituzte (2005 Urr 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun