L’Orchestre Typique bere errautsetatik berpiztu da Robert Santiagoren akordeoiaren inguruan, adituen esanetan. Aspaldiko orkestra handietan inspiratutako errepertorioa daukate: txa-txa-txa, mamboak, boleroak, baltseak, rumba... jotzen dute; baita forroa, vallenatoa eta bomba ere. Hain zuzen ere, horretan datza aldearen originaltasuna; nahiz eta gure artean gutxitan entzun, Hego Amerikan oso ezagunak diren estiloak bilatzean (chota bomba, vallenatoa, forroa...), alegia. Tokiko bertsio edo abesti horiek, “etnikoegiak” izateagatik, erabat ezezagunak dira jatorrizko herrialdetik kanpo.
Hurrengo emanaldiak
Abendura bitartean, Bilboko Udaleko Txitularien Banda (azaroak 11), Trio Sustraiart (azaroak 25), Lunfardo taldea (abenduak 2) eta Benito Lertxundi (abenduak 17) izango dira Kultur Leioako auditorioan, Udazkeneko Kontzertuak 2005 zikloaren barruan. Emanaldi guztiak 20:30etik aurrera izango dira, 6 euroren truke (azken bien salneurria konfirmatzerik ez du izan UKBERRIk).
Gaiaren inguruko berriak:
Antonio Vegak emango die hasiera, gaur, Leioan, Udazkeneko Kontzertuei (2005 Urr 14)
Udazkeneko Kontzertuak 2005 zikloak bere bidea jarraituko du, gaur iluntzean, Leioan. Uribe Kosta eskualdeko herrian antolatutako emanaldien artean,