Garraio publikoaren alde apustua egitea "ahalik eta gehien optimizatzean" datza, Ezker Batuaren ustez, "ibilgailu pribatuak dagoeneko gainezka dagoen errepide-saretik kendu ahal izateko; arazoa konpondu ez eta ingurumena suntsitzen duten autobide gehiago eraiki behar izan gabe".
Orduak eta lekuak
- Erandio: 12:30ean hasiko dira sinadurak biltzen, metro geltoki parean. Erandiokoak ezezik, Getxo udalerriko EB-Berdeetako kideak egongo dira bertan.
- Berango: Ordua eta lekuaren informazioa ematerik ez dio izan momentuz UKBERRIri Bizkaiko EB-Berdeetako prentsa zerbitzuak.
- Sopela: 13:00etan hasiko dira sinadurak biltzen, udaletxe aurrean. Jose Vicente Ojinaga Sopelako EB-Berdeetako bozeramailea egongo da bertan.
Gaiaren inguruko berriak:
Metroen maiztasuna areagotzea nahi du Sopelako Ezker Batuak (2005 Urr 20)
