Larunbat honetan, 9:00etatik aurrera, estropadak izango dira Ibaizabalen, Abrako Itsas Elkartearen portua eta Getxo Kaiaren artean, EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoak antolatuta. Besteak beste, unibertsitateko hamar ikastegi lehiatuko dira, zortzina lagunek osatutako taldeetan. Erabiliko dituzten bi ontziak garai batean baleak harrapatzeko erabiltzen zirenen erreplika dira. Bi tripulazio onenek igandean jokatuko dute finala, 12:00etan. Estropadak "match-race" edo bat baten aurkakoak izango dira eta bidearen zati bat (500 metro) arraunean eta gainontzekoa (1.000 metro) belaz egin beharko dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!