Eskarmentuko handiko bertsolarien doinuez iluntzean gozatu ahal izango da Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 21a, 22:54

Gregorio Larrañaga "Mañukorta" eta Juan Mari Areitio "Gaztelu" izen handiko bertsolariak Algortako Traganarru tabernan arituko dira iluntzeko 22:00etatik aurrera, Algortako Bertsolari Eskolak antolatutako ekitaldian. ALBEk Bihotza Gazte izenean aurkeztutako bertso-saio hau katearen hirugarren katebegia da, aurreko urteotan Jon Lopategi, Jon Azpillaga, Joxe Agirre, Manolo Arozena, Jon Enbeita eta Juan Mari Narbaiza aritu direla. Irudian, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"k Megustasmucho.com webgunera bidalitako argazkia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun