Auzolanak deitu ditu Itzubaltzeta gaztetxeak asteburu honetarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 21a, 23:28

Larunbata eta igandea gaztetxean hainbat lan eta konponketa eginez igaroko dituzte Itzubaltzeta gaztetxeko eta eskualdeko hainbat gaztek. Izan ere, Itzubaltzeta / Erromoko gaztetxearen lehen urteurrenaren harira egindako egitarauaren barnean, mintegi eta ospakizunak igaro direla, asteburu honetan auzolanen txanda izango da. Urriaren 22an eta 23an, leihoak, komunak eta teilatua konpontzen bukatzeaz gain, zurgintza tailerreko elektrizitate azpiegitura sartu nahi dute gaztetxeko kideek. Larunbatean zein igandean goizeko 10:00etatik aurrera jardungo dute, eta inguruko herrietako gazteak laguntzeko deitu dituzte. Argazkian, aurreko auzolan batzuetan teilatuan egindako lanen irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun