Saharako presidentearen ongietorrian parte hartzeko dei egin du Askapenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 23a, 00:07

Mohamed Abdelaziz Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko presidentea ongietorria egingo diote igande honetan Leioako Artatza Jauregian. Hori dela eta, ekitaldian parte hartzeko deia egin du Askapenak. Besteak beste, "saharar herriak duen autodeterminazio eskubidea gauzatzeko daraman borrokarekin" bat egin nahi du erakundeak. Baita Saharako preso politikoak daramaten borrokarekin ere. Askapenaren hitzetan, "Euskal Herriak askatasuna lortzea da Saharari eskaini ahal zaion gauzarik handiena" eta, bide horretan, Sahara eta Euskal Herriaren arteko elkartasuna eta elkarlanerako bideak mantendu eta zabaltzea da Artaza Jauregian egingo dioten ongi etorrian plazaratuko duen mezua.

Askapenaren oharra:

Herri batentzat subiranotasuna da, pertsonentzat askatasuna dena

Ongietorri honekin saharar herriak duen autodeterminazio eskubidea gauzatzeko daraman borrokarekin bat egin nahi dugu.

Baita Saharako preso politikoak daramaten borrokarekin ere, berriro gose greban daude, eta helburuarekin bat egiten dute.

Mundu mailan zabalik dauden gatazka gehienek, Sahara, Palestina, Irlanda, Korsika, Tamil Herria, Paisos Catalans, Afganistan, Bretaña, Galiza, .... subiranotasunaren ukazioan dute oinarri.

Herri batentzat subiranotasuna da, pertsonentzat askatasuna dena. Pertsona eta herri guztiek dute askatasunean bizitzeko eskubidea. Zoritxarrez eskubide hori gauzatzeko borroka da estatu inperialek uzten duten bide bakarra eta borroka horietatik sortzen dira preso politikoak.

Kontestu horretan preso horien estatus politikoaren ezagutza da ezinbesteko pausoahHerrien autodeterminazioan oinarritutako konponbide demokratikoak martxan jartzeko.

"Borrokan dagoen herri bat da gurea" da sahara herriko lehendakaria den Mohamed Abdelazizi adierazi nahi duena. Euskal Herriak askatasuna lortzea da saharar herriari eskaini diezaiokegun gauzarik handiena eta, bide horretan, Sahara eta Euskal Herriaren arteko elkartasuna eta elkarlanerako bideak mantendu eta zabaltzea da Askapenak Leioako Artaza Jauregian egingo diogun ongi etorrira eramango duen mezua.

Gora Sahara Askatuta.

Gora Euskal Herria Askatuta.

Gora Herrien arteko elkartasuna.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun